Alaves
Astearte honetan, 20:00etan
Alavesek tradizio handiko Espanyol hartuko du final-hamaseirenetan
ERREDAKZIOA
Jiri Jarosik eta Rafa Garcia min hartuta jarraitzen dute eta ez dira neurketan izango eta Manu Garcia zalantza da oraindik.
-
Alaveseko jokalariak gola ospatzen. Argazkia: EITB
Alavesek astearte honetan hartuko du Espanyol Errege Kopako final-hamaseirenetako joaneko partidan. Seguruenik, talde kataluniarreko zortzi titular ez dira zelairatuko, eta beraz, Alavesek ustekabean harrapatu nahi ditu.
Orain arte Kopan egindako ibilbide onaren ondorioz, Alavesek BBVA Ligako lehiakidea du denboraldi honetan eta hortaz, tradizio handiko talde honen aurrean itxura ona eman nahi du.
Alberto López, talde arabarraren entrenatzaileak ere, Ligan gutxien jokatzen duten jokalariei emango die aukera.
Jiri Jarosi eta Rafa Garciak min hartuta jarraitzen dute eta ez dira neurketan izango. Bestalde, Manu Garcia zalantza da oraindik ezker hankako izterrean hartutako kolpea dela eta.
Errege Kopako neurketak une onean harrapatu du Espanyol, izan ere, jokalariek sentsazio onak dituzte eta begirada Kopan dute jarrita, poztasun handiak eman baitizkio txapelketa honek taldeari; hain zuzen ere, lau titulu.
Alineazio posibleak:
Alaves: Goitia, Medina, Einar, Laguardia, Xabi Castillo, Toribio, Beobide, Sangalli, Juli, Tejera y Manu Barreiro o Despotovic.
Espanyol: Pau López; Javi López, Álvaro, Eric, Clerc; Álex, Abraham, Joan Jordán; Lucas Vázquez, Lanzarote y Stuani.
Epailea: Undiano Malleco
Zelaia: Mendizorrotza
Ordua: 20:00etan