Itxi

Alaves

Mendizorrotza

Penalti bat alferrik galdu, eta puntu bakarra lortu du Alavesek (1-1)

Erredakzioa

Luzapenean, Despotovicek huts egin du penalti jaurtiketa. Gasteiztarren gola Manu Barreirok egin du 59. minutuan, eta berdinketa David Rodriguezek lortu du, 75.ean.

1:09

Alavesek eta Alcorconek puntuak banatu dituzte Mendizorrotzan bana eginda. Partida bizia eta iskanbilatsua izan da.

Falcon izan da azken minutuetako protagonista, 92.an penaltia gelditu baitio Despotovic aurrelari serbiarrari.

Bordalasen taldea 10 jokalarirekin geratu da 30. minutuan, epaileak Djeneri txartel gorria atera diolako. Alaves, hala ere, ez da eroso egon zelaian, nahiz eta Barreirok gola egin eta etxekoak aurretik jarri dituen.

Alcorconek joko gogorra erabili du, eta Alaves tranpan erori da. Bukaerarako ordu laurden falta zela, David Rodriguezek banakoa egin du, eta horrek min egin die gasteiztarrei.

Luzapenean, epaileak penaltia adierazi du, argia, Charliek Barreirori area barruan heldu diolako. Baina Despotovicek jaurtiketa huts egin du, eta Alberto Lopezen taldeak puntu bakarrarekin konformatu behar izan du.

Fitxa teknikoa:

1 - Alaves: Manu Fernández, Medina, Laguardia, Migue, Raúl García, Toribio, Rafa (Manu García, 70. min), Toti (Sangalli, 55. min), Juanma (Despotovic, 55. min), Juli, Manu Barreiro.

1 - Alcorcon: Falcón; Djené, Héctor Verdés, Chema Rodríguez, Bellvís (Ángel, 79. min); Fausto, Escassi (Charlie, 37. min), Rubén Sanz; Óscar Plano, Guichón, David Rodríguez (Iribas, 88. min).

Golak: 1-0, 59. min: Manu Barreiro. 1-1, 75. min: David Rodríguez.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Mendizorrotza