Alaves
1-0 Lugori
Alavesek garaipena lortu eta gola egiteko gaitasuna berreskuratu du
Erredakzioa
Manu Barreirok egin du gasteiztarren gola 79. minutuan. Aurrelari galiziarrak Adelante Ligan egiten duen lehen gola da.
-
Alaveseko jokalariak, Barreiroren gola ospatzen. EiTB.
Alavesek gola sartzeko zituen arazoekin amaitu du Manu Barreiroren jokaldi ikusgarri bati esker, eta Lugo gainditu du Mendizorrotzan, 1-0. Arabarrek 292 minutu zeramatzaten golik sartu gabe.
Sabadellen aurkako partidan, Ligako seigarren jardunaldian, egin zuten Alavesekoek azken gola. Gaurkoan, Manu Barreiro izan da golegilea, 79. minutuan, erremate ikusgarria eginda.
Lugori ihes egin dio kontrolpean zuen neurketak, momentuko jokaldi batean. Galiziarrek bost partida zeramatzaten galdu barik, eta, porrot honen ondorioz, aurreko postuetatik pixka bat aldendu dira.
Fitxa teknikoa:
1; Alaves: Manu Fernández; Medina, Laguardia, Migue, Raúl García; Rafa García (Beobide, 60. min), Toribio, Manu García (Juanma, 69. min), Sangalli (Manu Barreiro, 76. min), Toti, Ion Vélez.
0; Lugo: Dani Mallo (José Juan, 36. min), Dalmau, Jon García, Borja Gómez, Manu, Pita, Seoane, Iriome, David López (Álvaro Peña, 71. min), Ferreiro, Luis Fernández (Lolo Pla, 80. min).
Gola: 1-0, 79. min: Manu Barreiro.