Itxi

Alaves

Adelante Liga

Golik gabeko neurketa jokatu dute Alavesek eta Llagosterak Gasteizen

Erredakzioa

Arabarrek ideia gutxi izan dituzte erasoan eta pare bat aldiz baino ez dute jaurti kataluniarren atera.

  • Arabarrek puntu bakarra lortu dute etxean. EiTB.

    Arabarrek puntu bakarra lortu dute etxean. EiTB.

Alavesek eta Llagosterak puntu bana lortu dute Mendizorrotzan jokatutako golik gabeko partidan. Gasteiztarrak ez dira gai izan kataluniarren defentsa sendoa urratzeko.

Llagosterak ere ez du arrisku handirik sortu, nahiz eta atzean estualdirik izan ez. Alavesek bi jaurtiketa baino ez ditu egin aurkariaren atera.

Kataluniarrak arabarren hustaren zain izan dira, baina alferrik. 88. minutuan, gainera, hamar jokalarirekin geratu dira, epaileak Ruyman kalera bota duelako 88. Minutuan.

Bi taldeak borroka taktikoan murgildu dira, zelai erdian batez ere, bakoitza bere jokoa ezarri nahian. Baloia jokalari batetik bestera joan da, baina beti bi areatatik oso urrun.

Fitxa teknikoa:

0 - Alaves: Manu Fernández; Galán (Rafa García, 83. min), Einar Galilea, Migue, Raúl García; Manu García, Toribio; Sangalli, Juli, Tejera (Toti, 57. min); Despotovic (Ion Vélez, 71. min).

0 - Llagostera: René, Aimar, Alcalá, Ruyman, Enric, Jordi López, Diego Rivas; Tarradellas (Roberto, 86. min), Óscar Rico (David Querol, 58. min), Eloy, Juanjo (Tito, 70. min).