Itxi

Alaves

Sabadellen aurka

Alavesek garaipen erosoa eskuratu du Mendizorrotzan (3-1)

Redacción

Etxeko aurreneko garaipena erdietsi du Albertoren taldeak, Despotovicen (2) eta Tejeraren golekin.

  • Hirugarren golaren ospakizuna. Argazkia: EITB

    Hirugarren golaren ospakizuna. Argazkia: EITB

Alavesek etxeko bere aurreneko garaipena lortu du, Sabadell mendean hartuta (3-1).

Jokoa parekatua izan da lehen zatian. Gasteiztarrak izan dira abisatzen lehenak, baina Ion Velezen errematea kanpora joan da. Despotovicek 7. minutuan estreinatu du markagailua. Julik pase bikaina eman dio aurrelariari eta honek jaurtiketa gurutzatu batekin zulatu du sarea.

Katalanen jokoa partidak aurrera egin ahala hobetu da, baina Alaves sendo aritu da atzean. 25. minutuan berdinketarena egiteko zorian izan da Riau, zuzeneko falta batean, baina Manu Fernandezek geldiketa ona egin du.

Tejerak 2-0ekoa sartu du 38. minutuan. Raul Garciak jokaldi ona egin du hegaletik, Galanek Tejerari utzi dio baloia eta honek ezkerrarekin gainditu du Nauzet atezaina.

Bigarren zatia hasi eta berehala, 49. minutuan, langara bidali du baloia Sabadellek, baina epaileak jokoz kanpo adierazi du eta baliorik gabe utzi du jokaldia. Bisitariek gola zuten helburu, baina etxekoen hirugarrena 56.ean iritsi da. Alavesen aldeko penaltia adierazi du epaileak, eta Despotovicek ez du hamaika metroetatik huts egin.

Talde katalanak lanean jarraitu du, gola egiteko asmoz, eta 82. minutuan erdietsi du. Golegilea Tamudo izan da. Baina ez da gehiagorako denborarik egon, eta hiru puntuak Gasteizen geratu dira.

Fitxa teknikoa:

3 - Alaves: Manu Fernandez, Galan, Laguardia, Migue, Raul Garcia; Toribio, Manu García; Velez (Rafa Garcia, 61'), Tejera, Juli; eta Despotovic (Sangalli, 82').

1 - Sabadell: Nauzet; Cristian, Olivas, Crespi, Carlos Hernandez (Collantes, 39'), Riau; Hidalgo, Eguaras (Aridai, 45'), Longas (Sotan, 61'); Tamudo, Juanto.

Golak:

1-0, 7': Despotovic;

2-0, 39': Tejera;

3-0, 57': Despotovic, penaltiz;

3-1, 83': Tamudo.