Itxi

Alaves

Romaredan

Alavesek ezin izan du Zaragozarekin

Erredakzioa

Aragoiko taldeak ordua eskatu du azkenean, baina hiru puntuak eskuratu ditu Gasteizko taldearen aurkako partidan.

3:48

Alavesek Zaragozen aurkako neurketa galdu du (1-0), azken hogei minutuetan aurkaria guztiz estutu arren. Bi taldeei asko kostatu zaie zelaian kokatzea, kalitate txikiko partida baan.

Gola Borjarena izan da, 30. minutuan, Dorcaren pase bat ondo aprobetxatuta. Alavesen aukerarik onena atsedenaldia baino lehen etorri da, Ion Velez Whalleyren atearen aurrera heldu denean.

Bigarren zatian, Zaragoza erasoaren bila irten da. Azken minutuetan, hala ere, Alaves izan da onena, eta area barruan sartu du Zaragoza, baina saririk jaso gabe.

FITXA TEKNIKOA

Real Zaragoza: Whalley; Jose Fernandez, Vallejo (Ruben, 46. min), Mario, Cabrera; Ruiz de Galarreta (Diogo, 81. min), Dorca; Alamo, Willian Jose, Nieto (Eldin, 46. min); Borja.

Alaves: Manu Fernández; Galan (Rafa, 78. min), Laguardia, Migue, Raul Garcia; Manu García, Toribio, Sangalli (Despotovic, 65. min), Juli, Toti (Barreiro, 82. min) y Ion Velez.

Gola: 1-0. 30. min, Borja.