Itxi

Alaves

Barça Bren aurka

Alavesek denboraldiko aurreneko porrota jaso du (2-3)

Erredakzioa

0-3ko kontrako emaitzari buelta emateko zorian izan da Alberto Lopezen taldea, baina azkenean ez du saririk jaso.

  • Juli Alaveseko jokalaria. Argazkia: EITB

    Juli Alaveseko jokalaria. Argazkia: EITB

Alavesek denboraldiko aurreneko porrota jaso du Bartzelona B-ren aurka Mendizorrotzan galduta (2-3). Emozio handiko norgehiagoka izan da, baina gasteiztarrek ez dute azkenean saririk jaso.

Katalanak etxeko taldea baino gehiago izan dira lehen zatian. Barçak joko bikaina eskaini du aurreneko 45 minutuetan, eta partida ia erabakita utzi du. Hori pentsatu dute behintzat.

Joan Romanek ireki du markagailua 14.minutuan, eta 31.ean 0-2koa egin dute bisitariek. Zorte txarreko jokaldi batean, Manu Garciak bere atean sartu du baloia. 0-3koa Grimaldorena izan da, falta jaurtiketa batean.

Alberto Lopezen taldea bigarren zatian suspertu da, eta ez du azken unera arte amore eman. Totik egin du gasteiztarren aurrenekoa 71.ean (1-3), Ion Velezen pasea baliatuta. Julik 2-3koa sartu du 76.ean, eta sei minutu geroago neurketa berdintzeko aukera bikaina izan du, penalti puntutik, baina baloia atearen gainetik bidali du.

Berdinketa eskura eta hiru puntuak eskuratzeko parada izan du Alavesek, baina azkenean ezin, eta denboraldiko aurreneko porrota bildu du.

Fitxa teknikoa:

2; Alaves: Manu Fernandez; Medina, Laguardia, Migue, Raul Garcia; Manu Garcia (Rafa Garcia, 60'), Toribio; Sangalli, Toti (Despotovic, 77'), Velez, Manu Barreiro (Juli, 46').

3; Bartzelona B: Ortola; Patric, Edgar Ie, Diagne, Lucas; Samper, Bicho (Gumbau, 67'), Grimaldo; Adama, Dongou (Costa, 86'), Joan Roman (Halilovic, 61').

Golak:

0-1, 13': Joan Roman.

0-2, 31': Manu Garcia (bere atean).

0-3, 38': Grimaldo.

1-3, 72': Toti.

2-3, 77': Juli.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Mendizorrotza