Alaves
1-1
Alavesek puntu bat lortu du Leganesen
Erredakzioa
Etxeko taldea izan da jaun eta jabe, baina Barreirok bigarren zatian sartutako golarekin berdinketa erdietsi dute gasteiztarrek.
Alavesek puntu bat eskuratu du Leganesen aurka (1-1) jokatutako Adelante Ligako lehen jardunaldian. Etxeko taldea izan da jaun eta jabe, eta markagailua Alberto Martinek estreinatu du, 7. minutuan, baina Barreirok bigarren zatian sartutako golarekin berdinketa erdietsi dute gasteiztarrek.
Fitxa teknikoa:
1 - Leganes: Queco Piña; Ruben Peña, Santamaria, Postigo (Carlos, 78'), Luis Ruiz; Eizmendi, Diamanka, Alberto Martín, Alvaro; Fran Moreno (Sergio Prendes, 85'); eta Carlos Alvarez (Borja Lazaro, 74').
1 - Alaves: Manu Fernandez; Galan, Laguardia, Migue, Raul Garcia; Manu Garcia; Sangalli, Sergio Llamas (Ion Velez, 46'), Juanma (Unai Medina, 72'); Tejera (Einar, 77') eta Barreiro.
Golak:
1-0, 7': Alberto Martín;
1-1, 69'. Barreiro.