Itxi

Alaves

0-1

Alavesek denboraldiaurreko bigarren garaipena lortu du Leonen

Arabako taldeak 0-1 irabazi dio Cultural Leonesari. Totik sartu du partidako gol bakarra, 27. minutuan.

Alavesek 0-1 irabazi dio Cultural Leonesari eta denboraldiaurreko bigarren garaipena eskuratu du Arabako taldeak. Partidari hobeto ekin dio Leoneko taldeak eta gola sartzeko abagune onak izan ditu, baina ez dute asmatu. Pixkanaka, Alaves nagusitzen hasi da, eta Totik sartu du arabarren gola, 27. minutuan.

Fitxa teknikoa:

0 - Cultural Leonesa: Omar; Tejedor, Villarejo, Santi Santos, Perez, Bardal, Tornero, Gonzalo, Higinio, Alex, Velentin. Hauek ere jokatu zuten: Victor, Coutado, Aketxe, Ruben Garcia, Ivan Gonzalez, Calzado (oa).

1 - Alaves: Manu Fernandez; Medina, Einar, Laguardia, Medina; Sergio, Beobide; Ion Velez, Toti, Sangeli; Barreiro. Hauek ere jokatu zuten: Manu, Despotovic, Juanma, Juli , Raul, Galán, Jaro, Migue, Andoni, Julen.

Gola: 0-1 (27. min): Toti.

Epailea: Alonso Castro.