Itxi

Beste kirolak

Aizkolaritza

Iker Vicente bi aldiz igo da podiumera Sydneyko Munduko Txapelketan

EITB MEDIA

Nafarroako aizkolaria bigarren izan da mozketa bertikaleko abiadura proban, eta zilarrezko domina bereganatu du. Horrez gain, brontzezko domina zintzilikatu du mozketa horizontaleko abiadura proban.

  • Iker Vicente

    Iker Vicente, Sydneyko Munduko Txapelketan. Argazkia: EITB Media

Iker Vicente aizkolaria etxean da jada, Sydneyko (Australia) Munduko Txapelketan lan bikaina egin eta emaitza onak lortuta. Nafarroakoak birritan lortu du podiumera igotzea eta zilarrezko zein brontzezko domina banarekin itzuli da Otsagabira (Nafarroa).

Vicenteren lehen podiuma mozketa horizontaleko abiadura proban iritsi zen; bigarren amaitu zuen, diziplinako txapeldunorde izan eta zilarrezko domina zintzilikatu zuen.

Bi egun geroago, Iker Vicente Sidneyko Munduko Txapelketako podiumera igo zen bigarrenez, mozketa bertikaleko abiadura proba hirugarren amaituta eta brontzezko domina bereganatuta.

Hala, bada, aizkolari nafarrak lan bikaina egin zuen Australian. Bere kirol ibilbidean lau aldiz igo da podiumera Munduko Txapelketetan.

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • AL.
  • AS.
  • AZ.
  • OG.
  • OR.
  • LR.
15 Zuzenean 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
15 Zuzenean 12:00 - 14:00 TXIRRINDULARITZA | Suitzako Tourra: 4. etapa
15 Zuzenean 12:00 - 14:00 PELOTA | Biharko Izarrak Txapelketako finalak
15 15:45 - 17:20 TXIRRINDULARITZA | Dauphine Kriteriuma: 8. etapa
15 17:20 - 20:00 PILOTA | Bizkaia Torneoko finalerdia: Anboto vs Oiz

Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…
  • kargatzen