Beste kirolak
Eskubaloia
Pedro Pachecok Bidasoa Irun utziko du, denboraldia amaitutakoan
Agentziak | EITB Media
Jokalari brasildarrak bi denboraldi eta erdi egin ostean utziko du kluba, eta haren tokia Nacho Vallesek hartuko du, datorren denboraldian.
-
Pedro Pacheco. Argazkia: Bidasoa Irun
Pedro Pachecok Bidasoa Irun utziko du denboraldia amaitutakoan, taldean bi urte eta erdi egin eta gero; eta haren tokia egun Balonmano Benidorm taldean dabilen Nacho Valles madrildarrak hartuko du, klubak gaur jakinarazi duenez.
Jokalari brasildarra 2023ko neguko merkatuan iritsi zen Irunera, Tatran Presov (Eslovakia) taldetik fitxatuta. Gaur arte, guztira, 52 partida jokatu eta 100 gol sartu ditu.
Pachecoren ordezkoa abenduan fitxatu zuten: Nacho Valles. Asobal Ligako atzelari onenetako bat da, eta ligako bigarren golegile nagusia, Rudolph Hackbartbrekin berdinduta.