Beste kirolak
Berritzea
Carmen Arroyok 2027ra arte berritu du Bera Berarekin
EITB MEDIA
21 urterekin, Arroyok 71 partida jokatu ditu Bera Berarekin, 23-24 denboraldian Gijondik iritsi zenetik.
-
Carmen Arroyo. Argazkia: Bera Bera
Carmen Arroyo jokalariak bi urteko ziklo berri baterako konpromisoa hartu du Super Amara Bera Berarekin, hau da, gutxienez hurrengo bi denboraldietan Donostian jokatuko du, 2027ra arte.
21 urterekin, Arroyok 71 partida jokatu ditu Bera Berarekin, 23-24 denboraldian Gijondik iritsi zenetik. Guztira 138 gol sartu ditu, 47 aurreko denboraldian eta 91 oraingoan. Ciudad Realekoa, gainera, funtsezkoa da Imanol Alvarezen defentsan.