Beste kirolak
Snowboarda
Lucas Eguibar Munduko Snowboard Cross Txapelketako final-laurdenetan kanporatu dute
EITB Media
Ostiral honetan Suitzan jokatu den snowboard crosseko final-laurdenetako kanporaketan, donostiarra hirugarren postuan sailkatu da bere txandan.
-
Lucas Eguibar final-laurdenetan kanporatu dute Argazkia: BATBasqueteam
Lucas Eguibarrek St. Moritz/Engandin (Suitza) eski estazioan jokatu den snowboard crosseko final-laurdenetan kanporatu dute, hirugarren amaitu baitu bere txandan.
Eguibar Munduko Txapelketako finalerako sailkatu zen ostegunean, sailkapen-proban 17. a izan eta gero, 1:02.80ko markarekin, Eliot Grondinek egin zuen markatik 1.59ra.
Donostiarra (munduko txapelduna duela lau urte eta Munduko Kopako txapelduna duela bederatzi) hirugarrena izan da bere txandan, Eliot Grondin kanadarraren eta Nick Baumgartner estatubatuarraren atzetik. Julian Lüftner australiarra, berriz, laugarrena izan da.
Baumgartner, taldekako munduko txapelduna Hagen Kearneyrekin batera 2017ko Sierra Nevadako (Granada) Munduko Txapelketan, Grondinekin batera igaro da finalerdietara.