Itxi

Beste kirolak

Snowboarda

Lucas Eguibar Munduko Txapelketako finalerako sailkatu da

EITB Media

Donostiarra 17. izan da snowboard crosseko sailkapen-proban eta martxoaren 28ko finalean egongo da.

  • Lucas Eguibar

    Lucas Eguibar, Munduko Txapelketako sailkatze proban. Argazkia: Basque Team

Lucas Eguibar snowboard crosseko Munduko Txapelketako finalerako sailkatu da, ostegun honetan, martxoaren 27an. Munduko Txapelketa St. Moritz/Engadinen (Suitza) jokatzen ari da.

Donostiarra 17. izan da sailkapen-proban, 1:02.80ko markarekin, Eliot Grondin onenarekiko 1.59ra.

Basque Teameko boarderrak finala jokatuko du ostiralean, martxoaren 28an. Dominak lortzeko borrokan egon nahi du Eguibarrek.

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • AS.
  • AZ.
  • OG.
  • OR.
  • LR.
  • IG.
31 22:20 - 23:30 HERRI KIROLAK | Harri Herri

Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…
  • kargatzen