Itxi

Beste kirolak

Eskubaloia

Bidasoak azken jokaldian galdu du Limogesen (32-31), penalti baten ondorioz, EHF Europako Kopan

EITB MEDIA

Frantziako taldeak, segundo bat ere gelditzen ez zela, penalti bat sartu du, eta Bidasoak ezin izan du punturik batu. Hala, datorren astearteko partida, Limoges aurkari eta Artalekun, gakoa izan liteke final laurdenetarako sailkatzerako.

  • Iñaki Cavero, partida amaituta. Argazkia: EITB Media.

    Iñaki Cavero, partida amaituta. Argazkia: EITB Media.

Bidasoa Irunek galdu egin du Limogesen aurka, 32-31, 2024-25 denboraldiko EHF Europako Ligako Main Round faseko bigarren jardunaldian, 2. multzoan, Beaublanc kiroldegian, Limogesen, Frantzian, astearte gauean. Horrenbestez, Irungo taldeak sei puntu dituela jarraitzen du sailkapenean, eta Limogesekin berdinduta dabil lehen postuan; hori dela eta, datorren asteartean Bidasoak eta Limogesek Artalekun jokatuko duten partida giltzarria izan liteke, zehazteko zein taldek amaituko duen multzoko lider gisa, eta, beraz, zein taldek lortuko duen final laurdenetarako zuzenean sailkatzea.

Norgehiagokan, Bidasoak ederto jokatu du, baina azkenean esku-hutsik bueltatuko da Euskal Herrira. Lehen zatian, maila handiko neurketaz gozatzeko aukera izan dugu; izan ere, Limoges eta Bidasoa ondo ibili dira, eta joko polita egin dute, bizia. Irungo taldea aritu da hobeto, eta aurkariak baino gehiagotan izan du markagailua bere alde; hori bai, abantailak ez dira oso esanguratsuak izan, Bidasoak gehienez hiru goleko aldea izan baitu. Atsedenaldian, Alex Mozasen taldea bi golez ari zen gailentzen, 15-17, eta Iñaki Cavero eta Esteban Salinas zebiltzan inor baino hobeto sartutako golei dagokienez Bidasoan, hiruna gol eginda.

Bigarren zatian, partidak erritmo oso bizia izaten jarraitu du, eta Bidasoa, abantaila txikiz izan bada ere, eutsi egiten ari zitzaion markagailuan zuen aldeari. Amaiera, baina, ankerra izan da. Limogesek berdindu egin du partida bukatzeko minutu bat gelditzen zela, Bidasoak ezin izan du erasoa baliatu, eta, Frantziako taldearen azken jokaldian, erlojuan denborarik gelditzen ez zela, epaileek etxeko taldearen aldeko penaltia adierazi dute. Leo Macielek partida bikaina egin du, eta itxaropena zen ea atezainak gelditu ahalko zuen jaurtiketa, baina Maxime Ogandok gola egin du, eta Bidasoak ez du segundo bat ere izan erantzun ahal izateko.

Fitxa teknikoa             

32 - Limoges: Slavic, Gauthier (atezainak), Thuillier, Azkue (1), Turchenko (2), Nicolas Nieto (4), Faruk Yusuf (4), Comte, El Deraa (4, 1 penaltiz), Guillaume (2), Hrstic (2), Ivic (2), Kusan (4), Monteiro, Ogando (7, 5 penaltiz), Petit.

31 – Bidasoa Irun: Leo Maciel, Failde (atezainak); Cavero (5, 4 penaltiz), Esteban Salinas (7), Rodrigo Salinas (2), Asier Nieto (1), Dariel Garcia (1), Matheus da Silva, Gorka Nieto (3), Zabala (1), Jevtic (1), Gey-Emparan (1), Mujika (1), Asier Nieto (1), Pedro Pacheco (3), Boskos (4).

Markagailua, bost minuturo: 2-2; 4-5; 7-8; 10-11; 13-14; 15-17 -atsedenaldia- 18-19; 20-22; 23-25; 26-29; 29-30; 32-31.

Epailea: Aleksandar Jovic eta Nedim Arnautovic (Bosnia-Herzegovina).

Nabarmentzekoa: 4.500 zale izan dira, Beaublanc kiroldegian.

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • IG.
  • AL.
  • AS.
  • AZ.
  • OG.
  • OR.
29 15:10 - 17:15 ERREMONTEA | Berria Txapelketako finala: Goikoetxea V-Goikoetxea VI vs Guurutxaga-Eskudero
29 17:05 - 20:00 PILOTA | B Serieko Buruz Burukoaren atarikoa: Agirre vs Senar

Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…
  • kargatzen