Itxi

Beste kirolak

Eskubaloia

Bidasoak Benfica menderatu du Artalekun (28-27), eta balio handiko garaipena eskuratu du EHF Europako Ligan

EITB MEDIA

Euskal taldeak ez dio partidari ondo heldu, Portugalgo taldearen aurka, baina bigarren zatian aurrea hartu du markagailuan, eta bikain lehiatu da azken segundora arte. Garaipenak ia-ia bermatzen dio Bidasoari final zortzirenetako play-offa, eta final laurdenetatik gertu uzten du.

  • Bidasoako jokalariek Artalekuko zaleekin ospatu dute garaipena. Argazkia: EITB Media.

    Bidasoako jokalariek Artalekuko zaleekin ospatu dute garaipena. Argazkia: EITB Media.

Bidasoa Irunek Benfica menderatu du, 28-27, 2024-25 denboraldiko EHF Europako Ligako Main Round faseko lehenengo jardunaldian, Artalekun, txapelketako fase horretako 2. multzoaren barnean, astearte gauean. Hala, Bidasoa 2. multzoko lehen postuan dabil, sei puntu dituela; izan ere, lau puntu batuta ekin dio Main Round txandari, multzo fasean eskuratu baitzituen lau puntu horiek. Orain, Alex Mozasen taldeak ia-ia bermatuta du final zortzirenetako play-offa jokatzeko aukera, eta gertu du final laurdenetarako sailkatze zuzena; hori bereganatzeko, Bidasoak multzoko lehen postua erdietsi behar du.

Artalekuko norgehiagokan, Bidasoak ez du partida ongi hasi. Benficak, espero bezala, berretsi du talde bikaina dela, eta aurreneko zatian kontrolpean izan du markagailua; bost goleko aldea ere izan du Portugalgo taldeak, 7-12koan. Gipuzkoako taldea ez zebilen eroso, Benficaren defentsa sendo zebilen, eta, testuinguru horretan, Bidasoa indar handiz jokatzen ahalegindu da; lehen zatiaren amaieran, hobeto aritu da Irungo taldea, eta atsedenaldian Benfica bi golez ari zen gailentzen, 13-15.

Bigarren zatia oso bestelakoa izan da. Bidasoak berdindu egin du partida, eta aurretik jarri da, gol bat edo bi goleko aldea izan duela. Artalekuko zaleek ezin hobeto babestu eta lagunduta, Bidasoak eutsi egin dio abantaila txiki horri, eta garaipena lortu du. Partida bukatuta, festak eztanda egin du Irungo pabiloian.

Neurketa amaituta, poza izan da nagusi Artalekun. Argazkia: EITB Media.

Neurketa amaituta, poza izan da nagusi Artalekun. Argazkia: EITB Media.

Fitxa teknikoa

28 – Bidasoa Irun: Leo Maciel, Failde (atezainak); Cavero (6, 5 penaltiz), Esteban Salinas (1), Rodrigo Salinas (2), Furundarena, Dariel Garcia (1), Matheus da Silva, Gorka Nieto (2), Zabala (3), Jevtic, Gey-Emparan (4), Mujika (4), Asier Nieto (3), Pedro Pacheco, Boskos (2).

27 - Benfica: Palasics, Capdeville (atezainak); Moreira, Grigoras (4), Miguel Sanchez Migalllón (1), Rahmel (13, 6 penaltiz), Cavalcanti (2), Valencia (1), Pagliotta, Gabriel Sequeira, Hanusz (2), Ivo Liques, Borges (2), Pereira (1), Taleski, Fabio (1).

Markagailua, bost minutuero: 2-3; 2-5; 7-10; 9-12; 11-14; 13-15 -atsedenaldia- 16-18; 19-19; 22-21; 24-23; 27-26; 28-27.

Epailea: Boris Mandak eta Mario Rudinsky.

Nabarmentzekoa: 1.800 zale izan dira Artalekun; giro bikaina izan da bertan.

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • IG.
  • AL.
  • AS.
  • AZ.
  • OG.
  • OR.
29 15:10 - 17:15 ERREMONTEA | Berria Txapelketako finala: Goikoetxea V-Goikoetxea VI vs Guurutxaga-Eskudero
29 17:05 - 20:00 PILOTA | B Serieko Buruz Burukoaren atarikoa: Agirre vs Senar

Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…
  • kargatzen