Beste kirolak
Golfa
Rahm garaipenetik bi kolpera geratu da eta Meronk poloniarra nagusitu da Riaden
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Golf jokalari bizkaitarrak bigarren postuarekin konformatu behar izan du, Sebastian Muñoz kolonbiarrarekin berdinduta, txapelketa 201 kolperekin amaitu ondoren.
-
Jon Rahm. Artxiboko argazkia: EFE
Jon Rahm bizkaitarra garaipenetik bi kolpera geratu da 2025eko LIV Golf zirkuituko lehen torneoan, Riaden, eta Adrian Meronk poloniarrak irabazi du, 199 kolperekin, 17 parretik behera.
Rahmek bigarren postuarekin konformatu behar izan du, Sebastian Muñoz kolonbiarrarekin berdinduta, azken jardunaldian sailkapenari buelta eman ahal izatea amestu eta gero, lehen zazpi zuloetan bost birdie lortuta.
Lehen sailkatutik sei kolpeko desabantailarekin hasi du jardunaldia, zirkuituko lehen zuloan bogey bat egin ondoren. Hurrengo sei zuloetatik bostetan birdiea lortuz eman dio buelta.
Erritmo horri, baina, ezin izan dio eutsi, gainerako hamaika zuloetan bi birdie lortu baititu, eta hamargarren zuloan bogey bat lortu du. Rahmek ezin izan du garaipena eskuratu.
Taldekako sailkapenean, Jon Rahmek zuzentzen duen Legion XIII taldea nagusitu da.