Itxi

Beste kirolak

Surf

Nadia Erostarbek agur esan dio Pipe Pro txapelketari, final-zortzirenetan kanporatuta

EITB MEDIA

Surflari zarauztarrak 1,57 puntu lortu ditu, Caroline Marksen aurkako lehian. Estatubatuarrak egin du aurrera txapelketan, 9,07 puntuko lana egin baitu.

  • Nadia Erostarberen artxiboko irudia

    Nadia Erostarberen artxiboko irudia. EITB MEDIA

Nadia Erostarbe euskal surflaria Pipe Pro txapelketatik kanpo geratu da final-zortzirenetan, ezin izan baitu Caroline Marks mendean hartu hirugarren errondan. Erostarbek 1,57 puntu lortu ditu; Marksek, ordea, 9,07.

40 minutuko txandan, ezin izan dute ia olaturik hartu lehen 25 minutuetan, eta azken ordu laurdenean erabaki da lehia. Marksek kanporaketa gainditzeko behar dituen olatuak aprobetxatzen jakin du, eta horrek eman dio aukera Erostarbe menderatzeko. Lehen errondan ere estatubatuarra izan zen nagusi. Hala esan dio agur surflari zarauztarrak Pipe Pro txapelketari.

Dena den, aipatu beharra dago lorpen historikoa egin duela Basque Teameko kirolariak, surfaren zirkuitu garrantzitsuenean debuta egin duen Euskal Autonomia Erkidegoko zein Espainiako Estatuko lehen emakumea izan delako. Halaber, zirkuitu horretan parte hartzen duen Euskal Autonomia Erkidegoko eta Estatuko bigarren surflaria da.

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • AL.
  • AS.
  • AZ.
  • OG.
  • OR.
  • LR.
01 10:30 - 14:00 ARRAUNA | Gipuzkoako Trainerilla Txapelketa
01 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
01 12:00 - 14:00 HERRI KIROLAK | Euskal Duatloiko finalerdia
01 16:00 - 20:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: 21. etapa
01 16:45 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko finala: Altuna III vs Artola

Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…
  • kargatzen