Itxi

Beste kirolak

Surfa

Nadia Erostarbek final-zortzirenetarako txartela lortu eta historia egin du Pipe Pro txapelketan

EITB Media

Euskal surfista bigarren izan da bere txandan eta Wolrd Surf Leagueko urteko lehen txapelketako final-zortzirenetarako sailkatu da. Historia egin du, surfaren maila gorenean parte hartu duen Euskal Autonomia Erkidegoko lehen euskal emakumea baita.

  • Nadia Erostarbe

    Nadia Erostarberen artxiboko irudia. Argazkia: EITB Media

Nadia Erostarbek final-zortzirenetarako txartela lortu du World Surf Leagueko Lexus Pipe Pro txapelketan, Hawaiin. Bigarren izan da estreinako jardunaldiko bigarren txandan, eta aurrera egin du.

Gainera, Erostarbek historia egin du, surfaren zirkuitu garrantzitsuenean debuta egin duen Euskal Autonomia Erkidegoko zein Espainiako Estatuko lehen emakumea izan baita, eta zirkuitu horretan parte hartzen duen Euskal Autonomia Erkidegoko eta Estatuko bigarren surflaria; izan ere, lehenago, Aritz Aranburu surfista zarauztarra izan da maila horretara iristen lehena.

Basque Teameko surfistak lehen kanporaketako bigarren txandan ekin dio txapelketari, Caroline Marks eta Bella Kenworthy estatubatuarrekin batera. Marks hasieratik amaierara arte izan da andreeta jabe, hala, bada, txandako lehen postuan amaitu du, 11.83ko puntuazioarekin. Nadia Erostarbe bigarren izan da ,7.17ko puntuazioarekin, eta aurrera egin du. Zarauztarrak txandako azken minutuetan hartutako olatu bati esker gainditu du Bella Kenworthy (6.67).

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • OR.
  • LR.
  • IG.
  • AL.
  • AS.
  • AZ.
20 14:00 - 16:50 TXIRRINDULARITZA | Andaluziako Itzulia: 2. etapa
20 16:50 - 20:00 PILOTA | Binakakoa (play-offa): Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta

Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…
  • kargatzen