Beste kirolak
Eskubaloia
Beti-Onakek Sporting La Rioja kanporatu du (21-24), eta Erregina Kopako azken fasean izango da
EITB MEDIA
Zuazok, ordea, ezin izan du Atletico Guardesen aurka (17-22), eta, hortaz, txapelketako bigarren fasean gelditu da lehiatik at. Azken fasea Granollersen jokatuko dute, martxoaren 14tik 16ra bitartean, eta Bera Bera ere izango da bertan.
-
Beti-Onakek historiarako garaipena bereganatu du. Argazkia: Beti-Onak.
Replasa Beti-Onak 2024-25 denboraldiko saskibaloiko Erregina Koparako azken faserako sailkatu da eta Zuazo txapelketako bigarren fasean kanporatu dute, asteazken gauean. Hortaz, Beti-Onakek Granollersen jokatuko duten azken faserako txartela lortu du; martxoaren 14tik 16ra bitartean izango da azken fase hori, eta Super Amara Bera Bera ere izango da bertan.
Hala, Beti-Onakek Grafometal Sporting La Rioja utzi du txapelketatik kanpo, Logroñon, 21-24 bikain irabazita. Nafarroako taldeak aurreneko aldiz lortu du azken faserako sailkatzea; beraz, Beti-Onakek garaipen historikoa erdietsi du.
Barakaldon, Zuazok ezin izan du Atletico Guardes kanporatu; Galiziako taldea gehiago izan da, eta 17-22 nagusitu da.