Itxi

Beste kirolak

Europa Liga

Bera Bera – Paris 92 Europa Ligako multzoen faseko partida, gaur, ETB4n eta eitb.eus-en

Agentziak | EITB Media

Imanol Alvarezen taldeak Europa Ligako multzoen lehen fasea hasiko du larunbat honetan, Paris 92 talde indartsuak Donostian hartuta. Partida zuzenean eskainiko dugu, 18:00etatik aurrera, ETB4n eta eitb.eus-en.

  • Bera Bera – Paris 92 Europako Ligako multzoen faseko partida

    Bera Bera – Paris 92 Europako Ligako multzoen faseko partida Argazkia: EITB Media

Super Amara Bera Berak Europa Ligako multzoen lehen fasea hasiko du larunbat honetan, Paris 92 Frantziako taldea Donostian hartuta, eta hurrengo kanporaketara igarotzeko helburuarekin.

Donostiako taldeak aukerak ditu Frantziako taldea gailentzen den lau taldeko multzoan, 2021ean Europako kanporaketa batean garaitu baitzuen, Parisen irabazita eta Donostian berdinduta.

Dena den, aurrekari horrek ez du asko balio, bi taldeetan aldaketak izan direlako, baina Imanol Alvarezek entrenatzen duen taldeak Frantziako liga indartsuko laugarren sailkatuaren aurka egin dezakeenaren erakusgarri izango da.

Bera Bera garaipen batekin hasten bada, bere ibilbidea argituko du multzoen fase horretan, Bensheim-Auerbach Alemaniako taldearen aurka jokatu eta urtarrilean Fredrikstad Norvegiako taldea Gipuzkoako hiriburuan hartu aurretik.

Norgehiagoka zuzenean ikusi ahalko da, 18:00etatik aurrera, ETB4n eta eitb.eus atarian.   

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • AS.
  • AZ.
  • OG.
  • OR.
  • LR.
  • IG.

Ez dago zuzenekorik

Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…
  • kargatzen