Beste kirolak
ATLETISMOA
Boulaid eta Lachgar, garaile Beasain eta Galdakaoko San Silvestre lasterketetan
EITB MEDIA
Bestalde, Majida Maayouf arabarrak Gasteizko lasterketa irabazi du, eta bigarren egin da Galdakaokoan.
-
Kaoutar Boulaid Beasaingo helmuga gurutztzen. Argazkia: EITB Media
Kaoutar Boulaid eta Chakib Lachgar atletek bina garaipen erdietsi dituzte astearte honetan; izan ere, goizean Beasaingo San Silvestrea irabazi dute, eta arratsaldean balentria bera erdietsi Galdakaoko proban.
Aurtengo Behobia-Donostia lasterketaren irabazle den Lachgarrek lehen aldiz bereganatu du Gipuzkoako proba; aldiz, Boulaidek aurreko edizioan lortutako garaipena errepikatu du
Beasainen lehen postua lortu eta ordu batzuetara, bata zein bestea berriro gailendu dira Galdakaon. Boulaidentzat bertan eskuratzen den laugarren garaipena izan da.
Halaber, Majida Maayouf arabarrak ere protagonismo berezia izan du astearteko kirol jardunaldian, Gasteizko San Silvestre lasterketan azkarrena izateaz gain, bigarren postua eskuratu du Galdakaon. Agurainen bizi den korrikalariak Amurrioko krosa eskuratu zuen duela bi aste.