Itxi

Beste kirolak

Alpinismoa

Alex Txikon "arriskuz kanpo" dago, peritonitis batek jota ebakuntza egin ostean

EITB Media

Medikuek "oraingoz, erabateko atsedena hartzea" gomendatu diote Lemoako mendizaleari, haren komunikazio taldeak jakinarazi duenez.

  • Alex Txikon

    Alex Txikon. Argazkia: EITB Media

Alex Txikon mendizale bizkaitarra "arriskuz kanpo" dago duela bi egun Katmandun egin zioten ebakuntzaren ostean. Lemoakoa ebakuntza-gelan egon zen peritonitis batek jota zegoelako.

Euskal alpinistaren komunikazio taldeak abenduaren 30ean argitaratutako oharrak zehazten duenez, medikuek "oraingoz, erabateko atsedena hartzea" gomendatu diote.

"Gogorra da zeure burua eta bihotza mendian daudenean gelditu behar izatea, baina osasuna beti da lehentasuna. Hau bidean egin beharreko geldialdi txiki bat besterik ez da", gaineratu du Txikonek oharrean.

Txikonek hainbat asteko aklimatazioa egin zuen zuen Himalayako bere hirugarren neguko saiakera prestatzeko; lehenago, Nanga Parbat (2016) eta Manaslu (2023) mendietan egin zituen espedizioak. Fase horretan, duela bi aste, Ama Dablameko (6.812 metro) gailurra zapaltzea lortu zuen.