Beste kirolak
Golfa
Carlota Cigandak bere bigarren Espainiako Irekia irabazi du
EITB MEDIA
Nafarroako golf-jokalariak 71 kolperekin (-1) bukatu du laugarren jardunaldia, eta 270 kolperekin (-18) eskuratu du Espainiako Irekia Malagan, Manon De Roey belgikarrari kolpe bakarreko errenta aterata (-17).
-
Carlota Cigandak bere bigarren Espainiako Irekia irabazi du Argazkia: EFE
Carlota Ciganda golf-jokalari nafarrak Espainiako Irekia irabazi du igande honetan, Emakumezkoen Europako Zirkuituko (Ladies European Tour) azken proba, Malagako "Real Club de Golf Gudalhorce" zelaian jokatu dena.
Lau kolpeko abantailarekin, lider hasi du jardunaldia, nafarrak, baina espero baino gehiago sufritu behar izan du.
71 kolperekin, parraren azpitik batekin bukatu du laugarren jardunaldia, eta orotara 270 kolperekin, parraren azpitik 18rekin eskuratu du Espainiako Irekia Malagan. Manon De Roey belgikarrari kolpe bakarreko errenta atera dio.