Beste kirolak
Eskubaloia
Paris 92, Super Amara Bera Beraren lehen arerioa, Europa Ligako multzoen fasean
EITB MEDIA
Hori izan da ostegun honetan Vienan egindako zozketaren emaitza. Multzoen faseko lehen neurketa otsailaren 11 eta 12ko asteburuan jokatuko dute, etxetik kanpo.
-
Super Amara Bera Beraren artxiboko irudia. EITB
Super Amara Bera Berak Frantziako Paris 92 taldearen aurka jokatuko du EHF Europa Ligako multzoen faseko lehen jardunaldian, urtarrilaren 11 eta 12ko asteburuan, ostegun honetan Vienan egindako zozketaren arabera.
Ondoren, bi neurketa izango dituzte etxean: 2025eko urtarrilaren 18-19an, Donostiako taldeak Alemaniako HSG Bensheim hartuko du Gascan; eta urtarrilaren 25ean, Fredrikstad Ballklubb norvegiarraren kontra izango dute hitzordua.
Astebeteko geldialdiaren ostean, otsailaren 8 eta 9ko asteburuan itzuliko da lehia Fredrikstad Ballklubben aurrean. Bera Berak etxean jokatuko du otsailaren 15ean edo 16an, Paris 92 aurkari duela. Azkenik, otsailaren 22an edo 23an amaituko du multzoen fasea HSG Bensheimi egindako bisitarekin. Taldeko lehen bi sailkatuek martxoko final laurdenetarako txartela eskuratuko dute.
Guerreras Iberdrola Ligari eragingo dio Europako egutegiak, Bera Berak sei jardunaldi aurreratu beharko dituelako, horietatik lau, etxean (Granollers, Beti Onak, Elx eta Porriño) eta bi, kanpoan (Errioxa eta Malaga).
Corrección.
— super amara Bera Bera (@BalonmaBeraBera) November 21, 2024
Comenzaremos la fase en Paris !
11-12 Enero. ¿¿-¿ Paris
18 Enero ¿ HSG Bensheim/Auerbach Flames
25-26 enero ¿ Fredrikstad
8 Febrero ¿¿Fredrikstad
19 Febrero ¿Paris
22 Febrero ¿¿HSG Bensheim/Auerbach Flames pic.twitter.com/M3BpQkZ6ju