Itxi

Beste kirolak

Eskubaloia

Chrobry Glogow vs Bidasoa Irun partida, gaur, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB4n

EITB Media

Irungo taldeak Polonian jokatuko du Europako Ligako multzoen faseko bosgarren jardunaldiko partida. Garaipenak final-zortzirenetarako txartela emango lioke Bidasoari. Neurketa 20:45ean hasiko da.

  • Bidasoa Irun

    Bidasoa Irun. Argazkia: EITB Media

Bidasoa Irunek Polonian jokatuko du KGHM Chrobry Glogow taldearen aurka, astearte honetan, azaroaren 19an, EHF Europako Ligako multzoen faseko bosgarren jardunaldiko partida. Norgehiagoka 20:45ean hasiko da, eta zuzenean ikusteko aukera izango duzu, eitb.eus-en eta ETB4n.

Irungo taldea D multzoko liderra da bost punturekin, eta Ystads bigarrenak ere bost puntu ditu. Glogow, ordea, multzoko azkena da, hiru punturekin. Bidasoa Irunentzat oso neurketa garrantzitsua da, izan ere, Polonian garaipena lortuz gero, final-zortzirenetarako txartela bermatuko luke. Gero, azken jardunaldian lehen postua bermatu beharko luke, etxean, Ystadsen kontra.

Chrobry Glogow D multzoko azken sailkatuak lau jardunaldi jokatu ditu, baina ez da aurkari erraza izango Gipuzkoako taldearentzat. Lehen itzulian, multzoen faseko lehen jardunaldian, Bidasoa Irunek berdindu egin zuen Glogowren aurka 33-33ko emaitzarekin, Artalekun. Hortaz, partida zaila izango du Irungo taldeak, baina sari potoloa jasoko luke, garaipena beregantuz gero.