Beste kirolak
Liga Guerreras
Zuazok porrota jaso du Beti-Onaken aurka, denboraldiko lehen derbian (26-30)
EITB MEDIA
Zuazok ia partida osoan zehar korrontearen kontra arraun egin behar izan du. Aldeak ahalik eta gehien murriztu ditu, baina Replasa Beti-Onak taldeak azken minutuetan gogor erantzuten jakin du garaipena ziurtatzeko.
-
Replasa vs Beti Onak Argazkia: @gorabarakaldo
Replasa Beti-Onak talde nafarrak Emakumezkoen Zuazo eskubaloi taldea mendean hartu du, larunbat honetan, Lasesarren. Beti-Onak garaiz erreakzionatzeko gai izan da, eta garaipenaren giltza aurkitu du talde bizkaitarraren aurka, Guerreras Ligako azken-aurreko sailkatua izateagatik uste baino zailtasun gehiago jarri baititu.
Izan ere, Zuazo partida irabazten hasi da, baina nafarrek, egindako defentsa-aldaketa bati esker, markagailuari buelta eman diote, eta atsedenaldira lau goleko errentarekin joan dira (13-17).
Bigarren zatian, etxeko taldeak aldeak asko murriztu ditu, gol bakarrera jarri baita, baina, orduan, partidaren azken minutuetan, Replasa Beti-Onak gogor estutu du, neurketa errenta eroso batekin amaitzeko eta bolada ona luzatzeko, galdu gabe bost partida kateatuz (26-30).
Fitxa teknikoa
Zuazo eskubaloi tadea 26: Ferreira, Ojea (2), More (10), Orbañanos (3), Gil (4), Garoa (3) e Izaro (1) -hasierako zapi jokalariak-, Zaballa, Amilibia, Valero, Puigbo (2), Permach, Ixone (1) eta Polo.
Replasa Beti-Onak 30: Luzuriaga, Zamora (3), Brasil (7), Sans, Estitxu Rodriguez (5), Canas (5) y Ayelen Garcia (1) -hasierako zazpi jokalariak-; Mallo, Fonkeng (3), Hernández, Aileen Ripa, Fernandez-Agusti (4), Gutierrez (2), Arruabarrena, Urbitarte eta Encinas.
Partzialak bost minuturo: 3-2, 6-4, 8-7, 10-9, 11-14, 13-17 (atsedena; 16-19, 19-21, 20-21, 22-23, 23-26 y 26-30.
Epaileak: Gutiérrez Sobrino eta Monjo Ortega