Beste kirolak
Golfa
Jon Rahmek irabazi du LIV Golf titulua
AGENTZIAK | EITB Media
Barrikakoak -11ko txartelarekin amaitu du Bolingbrook Golf Clubeko txapelketa, hiru kolpeko aldea aterata Sergio Garcia espainiarrari eta Joaquin Niemann txiletarrari.
Jon Rahm bizkaitarrak irabazi du 2024ko LIV Golf titulua igande honetan, Chicagon denboraldiko azken txapelketa irabazi ostean. Guztira 22 milioi dolarreko saria irabazi du, 18 milioi aurten zirkuituko munduko txapeldun izateagatik eta 4 azken garaipenagatik.
Barrikakoak -11ko txartelarekin amaitu du Bolingbrook Golf Clubeko txapelketa, hiru kolpeko aldea aterata Sergio Garcia espainiarrari eta Joaquin Niemann txiletarrari.
Rahm 2024 denboraldiko lider gisa iritsi da denboraldiko azken hitzordura, eta Niemann zuen titulua kentzeko aurkari bakarra. Txiletarrak euskaldunak baino emaitza hobea behar zuen gailentzeko.