Beste kirolak
Iberiar Superkopa
Bera Berak bigarrenez irabazi du Iberiar Superkopa
EITB MEDIA
Imanol Alvarezen taldeak 19-28 irabazi dio Elxi, Maian (Portugal) jokatu duten finalean. Lehen zatia parekatua izan da, baina bigarrenean aise nagusitu da Donostiako taldea.
-
Bera Berako jokalariak, Superkoparekin. Argazkia: Super Amara Bera Bera
Super Amara Bera Berak Iberiar Superkopa irabazi du gaur arratsaldean, Maian (Portugal), finalean Elx nagusitasun handiz menderatuta (19-28). Lehen zatia orekatua izan da, baina bigarranean bospasei goleko errenta hartu du Donostiako taldeak, eta azken txanpan alde hori areagotzea lortu du, norgehiagoka lasai eta seguru amaitzeko.
Partida hobeto hasi du Elxek, baina minutuak pasatu ahala, behera egin du, eta Imanol Alvarezen taldea hiru goleko abantailarekin joan da atsedenaldira (10-13). Bigarren zatian, Bera Berakoak nagusi izan dira, eta bospasei goleko errenta lortu dute. Azkenean, 19-28 gailendu dira.
Horrela, Bera Berak indartsu hasi du denboraldia, Iberiar Superkopa bigarren urtez jarraian irabazita.
Txapelketa honetan, Espainiako eta Portugalgo ligetako bi talde onenek jokatzen dute. Donostian jokatu zen finala iaz, eta Porton jokatu da aurten, Maia hirian. Finalera iristeko, Bera Berak Madeira garaitu zuen finalaurrekoan eta Elxek Benfica.