Itxi

Beste kirolak

Iberiar Superkopa

Madeira mendean hartuta, Bera Berak Iberiar Superkopako finala jokatuko du igandean Elxeren aurka

G. P. A. | EITB MEDIA

Imanol Alvarezen taldeak aise irabazi dio Madeirari (22-32), eta igandeko finalean Elx izango du aurkari. Iberiar Superkopako finala ETB4n eta eitb.eus-en izango da ikusgai, 16:00etatik aurrera.

  • Bera Berako jokalariak, Imanol Alvarezen azalpenak entzuten. Argazkia: Bera Bera

    Bera Berako jokalariak, Imanol Alvarezen azalpenak entzuten. Argazkia: Bera Bera

Super Amara Bera Berak Iberiar Superkopako finala jokatuko du igandean, Maian (Portugal), gaur arratsaldean lehiatu duen finalaurrekoan Madeira nagusitasun handiz (22-32) mendean hartu eta gero.

Galtzen hasi bada ere, Imanol Alvarezen taldeak laster lortu du 2-2koa, eta hortik aurrera partida amaitu arte izan da aurretik markagailuan. Lehen zatia 11-14 bukatu da, gipuzkoarren alde, eta atsedenalditik bueltan ez da aldaketarik izan.

Bera Berak une oro izan du norgehiagoka kontrolpean, eta, minutuak igaro ahala, bi taldeen arteko aldea areagotu egin da. Azkenean, 22-32 gailendu dira donostiarrak.

Bestalde, lehen finalaurrekoan, Benfica eta Elx izan dira aurrez aurre. Partida berdinduta amaitu da (23-23), eta penaltietan espainiarrak nagusitu dira. Horrenbestez, Berak Berak Elxeren aurka jokatuko du Iberiar Superkopako finala.

Finala igandean izango da, Maiako kiroldegian, 16:00etan, eta zuzenean ikusi ahalko da ETB4n eta eitb.eus atarian.