Itxi

Beste kirolak

Joko Paralinpikoak

Nahia Zudaire laugarren sailkatu da 100 metroetako bular-estiloko finalean, eta beste diploma bat eskuratu du

EITB MEDIA

Igerilari gipuzkoarrak, ostegun arratsaldean jokatutako finalean, bere kirol ibilbidean Joko Paralinpikoetan lortutako emaitzarik onena erdietsi du.

  • Nahia Zudaire, artxiboko irudian. Argazkia: Basque Team.

    Nahia Zudaire, artxiboko irudian. Argazkia: Basque Team.

Nahia Zudairek laugarren postua lortu du 100 metroetako bular-erako finalean, Parisen jokatzen ari diren 2024ko Joko Paralinpikoetan, ostegun arratsaldean, eta, horrenbestez, beste diploma bat eskuratu du. Parisko Joko Paralinpikoetan, orain erdietsitako postuaz gain, Zudaire zazpigarren sailkatu da 400 metro libreetan, zortzigarren estiloetako 200 metroetan, eta seigarren 4x50 metroko errelebo mistoan, estilo librean.
 
Bular-estiloko 100 metroetan, Zudairek, Basque Teamekoa bera, 1:33.48ko denbora eginda, bi segundora baino gutxiagora izan du brontzezko domina. Mariia Pavlova errusiarrak irabazi du, eta munduko marka berria ezarri (1:26.09), Iona Winifrith britainiarrak eskuratu du zilarrezko domina, eta Tess Routlife kanadiarrak bereganatu du brontzea.
 
Orain lortutako laugarren postuarekin, zubietarrak orain arte egindako kirol ibilbidean Joko Paralinpikoetan izandako emaitzarik onena izan du.