Itxi

Beste kirolak

Paralinpiar Jokoak

Heidi Gaugainek zilarrezko domina irabazi du C5 erlojupekoan

EITB MEDIA

20:26.84ko denbora eginda, bigarren sailkatu da Lapurdin bizi den kirolaria, Sara Storey britainiarraren atzetik, 4,69 segundora.

  • Heidi Gaugainen artxiboko irudia

    Heidi Gaugainen artxiboko irudia. EITB

Lapurdin bizi den Heidi Gaugain txirrindularia bigarren geratu da C5 erlojupeko proban, asteazken honetan, Parisko Joko Paralinpikoetan, 20:26.84ko denbora eginda. Sara Storey britainiarra izan da nagusi, garaipen-zerrendan 18. urrezko domina paralinpiarra irabazita. Alana Forster australiarra izan da hirugarren, 38 segundora.

Gaurkoarekin, bigarren zilarrezko domina lortu du Gaugainek Joko Paralinpiar hauetan; izan ere, joan den igandean, bigarren geratu zen banakako C5 3.000 metroko jazarpenean.

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • AS.
  • AZ.
  • OG.
  • OR.
  • LR.
  • IG.
31 22:20 - 23:30 HERRI KIROLAK | Harri Herri

Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…
  • kargatzen