Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.
Itxi

Beste kirolak

PARALINPIAR JOKOAK

Horrelakoa izan da euskal kirolarien jardunaldia irailaren 1ean, igandea

EITB MEDIA

Euskal ordezkariek honako kirol hauetan parte hartu dute larunbat honetan: igeriketa, arrauna, tiroa, gurpildun saskibaloia eta txirrindularitza.

  • Heidi Gaugain. Argazkia: EITB

    Heidi Gaugain. Argazkia: EITB

TXIRRINDULARITZA

Heidi Gaugain lapurtarrak zilarrezko domina eskuratu du C5 3.000 metroko banakako jazarpenean. 3:33.881 denborarekin finalera lehen postuan sailkatu da, bertan Marie Patouillet frantziarraren atzetik geratu da, bi segundogatik, 3:37.723 denborarekin zilarra lortuz.

GURPILDUN SASKIBALOIA

Asier Garcia bilbotarra Herbehereei gailendu zaie Espainiako selekzioarekin (53-68) Paralinpiar Jokoetan jokatutako hirugarren partidan. Galtzen hasi arren, bigarren eta laugarren laurdenetan (13-21 eta 7-19) aurkaria baino askoz gehiago izan dira eta garaipena lortu dute. Garcia bere taldeko jokalaririk saskiratzaileenetakoa izan da, 10 punturekin.

Asier Garcia. Argazkia: Basque Team

Asier Garcia. Argazkia: Basque Team

Bestalde, Agurtzane Egiluzek, Laura Ugartek, Naiara Rodriguezek eta Bea Zudairek hirugarren porrota jarraian jaso dute Espainiako selekzioarekin, Kanadaren aurka 49-81. Kanadarrak nagusi izan dira, bai jokoan bai markagailuan, partida osoan zehar, batez ere lehen erdian, eta garaipena lortu dute, emaitza mardul batekin.

Bea Zudaire. Argazkia: EFE

Bea Zudaire. Argazkia: EFE

IGERIKETA

Nahia Zudaire igerilari gipuzkoarrak ez du dominarik lortu S8 mailako 200 metroetan. Finalerako sailkatu ondoren, Zudaire izan da ibilbidea egiteko tarterik luzeena behar izan duena, 2:54.65eko denborarekin, irabazlearengandik, Brock Whiston britainiarrarengandik, 14 segundo baino gehiagora geratuz.

Nahia Zudaire. Argazkia: Basque Team

Nahia Zudaire. Argazkia: Basque Team

ARRAUNA

Baionan bizi den Perle Bouge kirolariak bosgarren amaitu du PR2 scull mistoko A finala. Estropada osoan laugarren izan arren, Benjamin Daviet taldekidearekin batera, postu bat galdu dute azken 500 metroetan, eta 8:47.64ko denborarekin helmugaratu dira.

Perle Bouge. Argazkia: Basque Team

Perle Bouge. Argazkia: Basque Team

TIROA

Fernando Michelena donostiarrak ezin izan du SH2 motako zutikako 10 metro aire-erriflearen sailkapen-proba mistoko finalerako sailkatu. 633.5eko azken puntuazioarekin, 18. postuan geratu da, zortzigarren sailkatuarengandik ia hiru puntura (636.4).

Fernando Michelena. Argazkia: Basque Team

Fernando Michelena. Argazkia: Basque Team