Itxi

Beste kirolak

Eskubaloia

Bera Berak Beti-Onaken aurkako derbia irabazi du Ligaren estreinaldian (23-35)

EITB MEDIA

Donostiarrak nagusi izan dira partida osoan zehar eta derbia ziurtatu dute lehen zatian lortutako abantailari esker.

  • Beti-Onak vs Bera Bera. Argazkia: @BalonmaBeraBera

    Beti-Onak vs Bera Bera. Argazkia: @BalonmaBeraBera

Super Amara Bera Berak irabazi du ostiral honetan Atarrabian Replasa Beti-Onaken aurka jokatutako euskal derbia (23-35), 2024-2025 denboraldiko Guerreras Iberdrola Ligako estreinaldian.

Donostiarrek egin dute denboraldiko lehen gola eta hortik abiatuta sortu dute partidaren gidoia. Nafarrek euren erritmoa jarraitu ahal izan dute hasieran, baina 0-3ko partzialarekin Bera Berak partidako lehen abantaila atera du (5-11).

Gutxiren buruan, bisitariek, indartsu erasoan, 0-4ko partziala lortu dute, markagailuan ihes eginez (9-17) eta lehen erdia errenta erosoarekin amaituz.

Bigarren zatiak, parekatuagoa izan arren, Bera Beraren nagusitasunarekin jarraitu du, ondo defendatu dute abantaila eta handitu ere egin dute. Horrenbestez, Bera Berak bereganatu du derbia eta denboraldiko lehen garaipena (23-35).