Beste kirolak
Atletismoa
Jakob Ingebrigtsenek munduko marka hobetu du 3.000 metroko proban
EITB Media
Norvegiarrak 7:17.55eko marka ezarri du, Daniel Komen kenyarrak zuen marka (7:20.67) hautsita.
-
Ingebrigtsen, Parisko Olinpiar Jokoetako 5.000 metroetako lasterketa irabazi ostean. Argazkia: EFE
Jakob Ingebrigtsenek munduko marka berria ezarri du 3.000 metroko proban, 7 minutu, 17 segundo eta 55 ehuneneko denbora eginda Diamond Leagueko Silesiako proban.
Aurten Parisko 2024ko Olinpiar Jokoetan 5.000 metroko proban nagusitu den norvegiarrak 3,12 segundo hobetu du 1996ko irailaren 1etik indarrean zegoen Daniel Komen kenyarraren marka (7:20.67).