Beste kirolak
Olinpiar Jokoak (Piraguismoa)
Begoña Lazkano K1 modalitateko 500 metroko proban txapelketatik at geratu da finalerdietan
EITB Media
Euskal piraguistak ezin izan ditu finalerdiak gainditu, bere seriean zazpigarren izan baita. Ondorioz, ez du final handirako txartelik lortu, ezta B eta C finaletarako ere.
-
Begoña Lazkano K1 500 modalitateko finalerdian. Argazkia: EFE
Begoña Lazkano gipuzkoar piraguista Parisko Olinpiar Jokoetako bakarkako kayakean (K1) 500 metroko proban txapelketatik at geratu da finalerdietan. Hortaz, ez da final handirako sailkatu, ezta B eta C finaletarako ere.
Lazkano laugarren finalerdian lehiatu da, eta zazpigarren amaitu du 1:52.87ko markarekin. Horrela, Pasaiakoa dominen lehian egoteko eta diploma olinpikoa lortzeko aukerarik gabe geratu da. Horrez gain, ezin izan du kontsolazio finaletarako (B eta C finalak) sailkatu.