Itxi

Beste kirolak

Eskubaloia

Kauldi, Garciandia eta Hernandez final-laurdenetan dira, Espainiak Kroaziari irabazita (32-31)

Agentziak | EITB MEDIA

Azken segundoan sartutako golak garaipena eman dio Jordi Riverak entrenatutako taldeari. Final-laurdenetan Egipto izango dute aurkari.

  • Kauldi Odriozola gipuzpoarra, Espainia-Kroazia partidako jokaldi batean

    Kauldi Odriozola gipuzpoarra, Espainia-Kroazia partidako jokaldi batean. Argazkia: Efe.

Espainiako gizonezkoen eskubaloi selekzioak 32 eta 31 irabazi dio Kroaziari eta Paris2024ko Olinpiar Jokoetako final-laurdenetara sailkatu da. Partida oso estua jokatu dute bi taldeek, baina espainiarrek sufritzen jakin dute eta dominaren bat irabazteko aukerei eusten diete. Final-laurdenetan Egipto izango dute aurkari.

Bi partida irabazi eta bi galdu ostean, Jordi Riberaren taldeak garaipena nahi zuen. Berdinketarekin ere nahikoa zuten, baina emaitza horrekin Danimarka talde indartsuaren aurka izango duten aurkari final-laurdenetan eta hori saihesteko asmoa izan dute hasiera-hasieratik.

Gonzalo Perez de Vargas atezainaren geldiketek eta defentsan egindako lan onak bide onean jarri dituzte espainiarrak, baina atsedenaldiaren ostean sufritzea tokatu zaie.

Aurreko partidetan gola egiteko erakutsitako zailtasunak berriro agertu dira eta neurketa ez dute azken segundora arte erabaki: 32-31. Emaitza horri esker, Espainiak A multzoko hirugarren postuan amaitu du multzoen fasea.

Kauldi Odriozola zumaiarrak lau gol egin ditu; eta Imanol Garciandia urretxuarrak, bat.

Fitxa teknikoa:

32- Espainia: Gonzalo Perez de Vargas; Alex Dujshebaev (2), Ian Tarrafeta (4), Daniel Dujsheaev (3), Kauldi Odriozola (4), Abel Serdio (2), Daniel Fernandez (2) -hasierako zazpikoa-, Jorge Maqueda (1), Imanol Garciandia (1), Agustin Casado (1), Aleix Gómez (5), Miguel Sanchez-Migallon (1), Rodrigo Corrales (ordezko atezaina), Javier Rodriguez (6).

31- Kroazia: Kuzmanovic; Martinovic (6), Duvnjak, Lucin, Sostaric (4), Nacinovic (3), Mihic (2) -hasierako zazpikoa-, Klarica (7), Srna (6), Sarac, Cindric (1), Sipic (2), Mandic (ordezko atezaina).

Epaileak: Vaclav Horacek eta Jiri Novotny (CZE), bost minutuz kanporatu dituzte Sanchez-Migallon eta Maqueda espainiarrak, eta Mihic (bi aldiz) eta Sostaric kroaziarrak.

Markagailua, bost minuturo: 3-3, 8-4, 9-8, 12-8, 17-12 y 20-15 (atsedenaldia), 20-18, 22-20, 25-22, 28-25, 29-27, 32-31 (amaiera).