Itxi

Beste kirolak

Paris 2024, Piraguismoa

Maialen Chourraut kayak-kroseko final-laurdenetarako sailkatu da, eta Miren Lazkano kanporatu egin dute

EITB MEDIA

Final-laurdenak astelehenean izango dira, 15:30ean, Vaires-sur-Marne herriko kanalean.

  • Maialen Chourraut kayak-krosseko final-laurdenetarako sailkatu da Argazkia: EFE

    Maialen Chourraut kayak-krosseko final-laurdenetarako sailkatu da Argazkia: EFE

Maialen Chourrautek Parisko 2024ko Olinpiar Jokoetako kayak-kroseko final-laurdenetarako txartela lortu du. Miren Lazkanok, berriz, ezin izan du lehen seriean eman zuen erakustaldia errepikatu, eta hirugarren sailkatu da.

Chourrautek hiru aurkari oso gogorrak izan ditu bere multzoan: Jessica Fox australiarra (birritan txapeldun olinpiko izandakoa), Noemie Fox australiarra (Jessicaren ahizpa) eta Martina Wegman herbeheretarra (Tokioko Jokoetan zazpigarrena eta Munduko Kopan hainbat podium dituena).

Lasartearra oso azkarra izan da lasterketan, eta ia hasieratik bigarren postuan kokatu da, Noemie Foxen atzetik. Wegman hirugarrena izan da, eta Jessica Fox sailkatu da laugarren.

Final-laurdenak astelehenean izango dira, 15:30ean, Vaires-sur-Marne herriko kanalean.