Itxi

Beste kirolak

Paris 2024

Horrelakoa izan da euskal kirolarien jardunaldia abuztuaren 4an, igandea

EITB Media

Euskal kirolariek igande honetan, abuztuaren 4an, Parisko 2024ko Olinpiar Jokoetan lortutako emaitzen laburpena: golfa, eskubaloia, piraguismoa, atletismoa eta hockeya.

  • Asier Martinez

    Asier Martinez, Parisko Olinpiar Jokoetako 110 metroko hesidunetako final-laurdenetan. Argazkia: EFE

ATLETISMOA (110 metroko hesidun proba):

110 metroko hesidun proban, Asier Martinez eta John Cabang ez dira zuzenean sailkatu finalerdietara. Hala ere, biek ala biek bigarren aukera izango dute finalerdietarako txartela lortzeko, abuztuaren 6an. Martinez bere serieko laugarrena izan da, 13.47ko marka eginda; Cabang, aldiz, seigarren sailkatu da, 13.66ko markarekin.

Asier Martinez 110 metroko hesidun probako final-laurdenetan. Argazkia: EFE

Asier Martinez, 110 metroko hesidun probako final-laurdenetan. Argazkia: EFE

GOLFA:
Jon Rahmek ezin izan du dominarik irabazi Parisko 2024ko Olinpiar Jokoetan, goizean urrea irabazteko aukera handiak zituen arren. Barrikakoak kale egin du azken bederatzi zuloetan hiru bogey eginda; azkena, 17. zuloan, brontzezko dominatik behin betiko aldendu duena, eta aurretik beste bi 14. zuloan.
Jon Rahmek urrearengandik lau kolpera geratu da. Argazkia: Efe.

Jon Rahmek urretik lau kolpera amaitu du. Argazkia: Efe.

ESKUBALOIA:

Espainiako gizonezkoen eskubaloi selekzioak 32 eta 31 irabazi dio Kroaziari eta Paris2024ko Olinpiar Jokoetako final-laurdenetara sailkatu da. Partida oso estua jokatu dute bi taldeek, baina espainiarrek sufritzen jakin dute eta dominaren bat irabazteko aukerei eusten diete. Final-laurdenetan Egipto izango dute aurkari.

Kauldi Odriozola zumaiarrak lau gol egin ditu; eta Imanol Garciandia urretxuarrak, bat.

Kauldi Odriozolak lau gol egin ditu Espainia-Kroazia partidan. Argazkia: Efe.

Kauldi Odriozolak lau gol egin ditu Espainia-Kroazia partidan. Argazkia: Efe.

BELAR-HOCKEYA:

Jose María 'Chefo' Basterra eta Rafael Vilallonga euskal jokalariak belar-hockeyko finalerdietarako sailkatu dira, Espainiako selekzioarekin Belgika menderatuta (2-3).

Basterra, Belgikari sartu dion gola ospatzen. Argazkia: EFE

Basterra, Belgikari sartu dion gola ospatzen. Argazkia: EFE

PIRAGUISMOA:

Maialen Chourrautek Parisko 2024ko Olinpiar Jokoetako kayak-kroseko final-laurdenetarako txartela lortu du. Aitzitik, Miren Lazkanok ezin izan du lehen seriean emandako erakustaldia errepikatu, eta kanporatu egin dute.

Maialen Chourraut kayak-kroseko final laurdenetarako sailkatu da. Argazkia: EFE

Maialen Chourraut kayak-kroseko final-laurdenetarako sailkatu da. Argazkia: EFE

TXIRRINDULARITZA:

Kristen Faulkner txirrindulari estatubatuarrak eskuratu du urrezko domina errepideko txirrindularitza proban, bakarka helmugaratuta. Marianne Vos herbeheretarra izan da bigarren, eta Lotte Kopecky belgikarra, berriz, hirugarren.

Kristen Faulkner, Marianne Vos eta Lotte Kopecky, podiumean. Argazkia: EFE

Kristen Faulkner, Marianne Vos eta Lotte Kopecky, podiumean. Argazkia: EFE