Itxi

Beste kirolak

Paris 2024, Golfa

Rahmek estreinaldi olinpiko ona izan du

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Bizkaitarrak 67 kolpeko (lau parearen azpitik) txartela lortu du eta lehen hamarren artean geratu du.

  • Jon Rahm, Olinpiar Jokoetako estreinaldian. Argazkia: EFE.

    Jon Rahm, Olinpiar Jokoetako estreinaldian. Argazkia: EFE.

Jon Rahm bizkaitarrak bere lehen hitzordu olinpikoa bizi du Parisen, eta doblebogey batekin zapuztu du eguna bere azken aurreko zuloan, ibilbide bikaina egiten ari zenean. Bi eaglerekin, 67 kolpeko (lau parearen azpitik) txartelarekin bukatu du, lehen hamarren artean, liderrarengandik lau kolpera.

Gainera, lau birdie gehitu ditu (9, 12, 13 eta 17. zuloak), baina bi bogeyrekin okertu du (7, 8). Azkenean, 16. zuloko doblebogeyak taularen goialdean kokatzea eragotzi dio.

Liderra Hideki Matsuyama japoniarra da, 63ko txartelarekin (-8).