Beste kirolak
Paris 2024, Eskubaloia
Espainiak Japonia menderatu du eta final-laurdenetatik hurbilago dago (37-33)
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Kauldi Odriozolaren sei golek, kontraerasoan asko, eta Imanol Garciandiaren beste hiruk min handia egin diote Japoniari.
-
Kauldi Odriozola, Japoniaren aurkako partidan. Argazkia: EFE
Espainiak Japoniari irabazi dio (37-33) asteazken honetan, 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetako gizonezkoen eskubaloi torneoko hirugarren jardunaldian. Hala, haien esku dago gero eta gertuago dauden final-laurdenetan sartzea.
Kauldi Odriozolaren sei golek, kontraerasoan asko, eta Imanol Garciandiaren beste hiruk min handia egin diote Japoniari.
Rodrigo Corrales atezainaren jarduna funtsezkoa izan da azken txanpan, Japoniako taldea ez zegoenean hain indartsu eta azkar.
Espainiak zazpi jokalarirekin egindako erasoekin egin du aurrera, eta horrek taldea jokoan mantentzea ahalbidetu dio. Azken txanpan azeleratuz, errenta eroso bat lortu du, bost gol, amaierara arte mantentzen jakin duena.
Esloveniari irabazi eta Suediaren aurka galdu ondoren, Jordi Riberaren taldea suspertu egin da japoniarren aurka. Indartsu agertu dira, baina defentsan hobetu eta aurkariaren intentsitatea berdindu duen talde espainiarraren aurka galdu dute.
Fitxa teknikoa:
37- Espainia: Perez de Vargas; Garciandia (3), Tarrafeta (3), Daniel Dujshebaev (5), Aleix Gomez (3), Serdio (1), Daniel Fernandez (3) -hasierako zazpikoa-, Maqueda (1), Alex Dujshebaev (4), Corrales (ordezko atezaina), Casado (4), Sanchez-Migallon (2), Odriozola (6), Javier Rodríguez (2)
32- Japonia: Okamoto; Watanabe (3), Yasuhira (7), Baig (1), Motoki (2), Yoshida (3), Sugioka (4) -hasierako zazpikoa-, Nakamura (ordezko atezaina), Sakurai (1), Tokuda (4), Okamoto (), Tamakawa (1), Yoshino, Fujisaka (7), Takano
Epaileak: Ivan Pavicevic eta Milos Raznatovic (MON). Tokuda kanporatu dute bi minutuz.
Markagailua bost minuturo: 3-4, 9-7, 13-11, 16-15, 19-17, 20-18 (atsedenaldia), 23-20, 26-22, 30-27, 32-29, 34-31 eta 37-32 (amaiera).