Itxi

Beste kirolak

París 2024, Eskubaloia

Espainiak ezin izan du suediarren defentsa gainditu (29-26)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Kauldi Odriozola hasierako zazpikoan izan da, eta Imanol Garciandiak bere selekzioaren goletako bat sartu du.

  • Imanol Garciandia partidan. Argazkia: EFE

    Imanol Garciandia partidan. Argazkia: EFE

Espainiako selekzioak ezin izan du Suediako defentsa gainditu Pariseko Jokoetako eskubaloiko txapelketa olinpikoaren atariko fasean, eta 29-26 galdu dute.

Kauldi Odriozola hasierako zazpikoan izan da, eta Imanol Garciandiak goletako bat sartu du. Berdintasuna izan da nagusi lehen zatiko denbora gehienean, eta bi taldeetako bat ere ez da nagusitu defentsen sendotasunak erasoek baino gehiago markatu duen lehian. 

Eskandinaviarrak izan dira markagailuaren kontrola eraman dutenak, baina ezin izan dira nabarmendu 19 minutura 3-0eko partziala ezarri duten arte, atsedenaldira 11na berdinduta iritsiz.

Baina aldageletatik bueltan Suedia indartsuago atera da, bi goleko errenta ezarriz.

21.minutuan, suediarren eraso berri batek sei goletan jarri du errenta, eta ez atsedenaldiek ez aldaera taktikoek ez dute partidaren panorama aldatzeko aukerarik eman.

 

Fitxa teknikoa:

29 - Suezia: Thulin; Sandell (4), Claar (3), Wallinius (2), Karlsson (5), Bergendahl (5), Pellas (5) -hasierako zazpikoa-, Carlsbogaard (1), Moeller, Pettersson, Palicka (portero suplente), Wanne (2), Lagergreen (1), Gottfridsson (1)

26 - Espainia: Corrales, Alex Dujshevaev (3), Casadon (2), D. Dujshebaev, Odriozola, Figueras (2), Sánchez-Migallon -hasierako zazpikoa-, Maqueda (2), Garciandia (1), Serdio (1), Aleix (6), Tarrafeta (1), Daniel Dujshebaev (1), Daniel Fernández (7)

Epaileak: Vaclav Horack eta Jiri Novotny (TXE). Gottfridsson, Berghendal, Wallinius, Sanchez-Migallon, Daniel Dujshevaer eta Odriozolakanporatu dituzte bi minutuz.

Markagailua bost minuturo: 3-2, 5-5, 7-6, 9-6, 11-8 eta 11-11 (atsedenaldia), 16-12, 18-14, 21-17, 22-18, 27-20 eta 29-26 (amaiera).