Itxi

Beste kirolak

Piraguismoa

Maialen Chourraut K1eko dominarik gabe geratu da final txar baten ostean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Bigarren atean huts egin du. Akats horrekin domina lortzeko aukerak joan egin zaizkio. Beste ukitu batekin 8. atean eta 52 segundoko zigorrarekin, azken eta hamabigarren postuan amaitu du.

  • Maialen Chourraut. Argazkia: EFE

    Maialen Chourraut. Argazkia: EFE

Maialen Chourraut piraguismo eslaloneko K1 mailako dominarik gabe geratu da, 2024ko Parisko Jokoetako finalean hamabigarren izan ondoren.

Chourraut bere bosgarren Olinpiar Jokoak jokatzen ari da; brontzezko domina lortu zuen Londresen 2012an, urrea Rio de Janeiron 2016an eta zilarra Tokion 2020an. Oraingoan, Vaires-sur-Marne kanalean domina irabazteko aukera guztiak galdu ditu, bigarren atean huts egin duenean.

Akats horrekin domina lortzeko aukerak joan egin zaizkio. Beste ukitu batekin 8. atean eta 52 segundoko zigorrarekin, azken eta hamabigarren postuan amaitu du.

Jessica Fox australiarrak irabazi du urrea. Bigarren Klaudia Zwolinska poloniarra izan da eta hirugarren Kimberley Woods britainiarra.

Chourrautek Jokoetan lehiatzen jarraituko du abuztuaren 2tik aurrera, kayak-krossarekin.