Itxi

Beste kirolak

Olinpiar Jokoak

Hasi dira Parisko Olinpiar Jokoak, 43 euskal kirolarirekin

EITB MEDIA

Irekiera-ekitaldia Austerlitzeko zubiaren eta Jenako zubiaren arteko sei kilometroetan egin da, Trocaderoko lorategiak eta Eiffel dorrea lotzen dituen zubiraino, Sena ibaitik.

0:44
2024ko Olinpiar Jokoen inaugurazio ekitaldia, Parisen.

Mundua Parisera begira egongo da ostiral honetatik aurrera, kirolari olinpikoak Eiffel dorreraino eraman dituzten itsasontziak Sena ibaian desfilatu ostean, irekiera-ekitaldia lehen aldiz estadio batetik kanpo eginda.

Argiaren hiriak isilpean gorde ditu inaugurazio-jai handiaren xehetasun gehienak. Jaia 19:30ean hasi da, eta Austerlitzeko zubia eta Jenako zubia banatzen dituzten sei kilometroetan zehar egin da, Trocaderoko lorategiak eta Eiffel dorrea lotzen dituen zubian amaitzeko.

43 euskal kirolarik (EAEko 33, Nafarroako 8 eta Iparraldeko 2) hartuko dute parte Parisko Olinpiar Jokoetan uztailaren 26tik abuztuaren 11ra. Horiez gain, Paralinpiar Jokoetan beste dozena bat kirolari inguru egongo dira, abuztuaren 28tik irailaren 8ra.

Aro Berriko (1896-2024) hirugarren euskal ordezkaritza olinpiko ugarienetakoa da 2024an Parisen egongo dena. 1992an Bartzelonan (44) eta 1996an Atlantan (38) bakarrik aritu ziren euskal kirolari olinpiko gehiago.

Emakumeen parte-hartzeari dagokionez, gora egin du Tokiotik. Orduan, pandemiagatik urtebete atzeratutako edizioan, 20 euskal ordezkarietatik 12 ziren emakumeak, guztien % 40.

Parisko 2024ko Olinpiar Jokoetan, gizon eta emakumeen arteko parekidetasuna erabatekoa izango da lehen aldiz. Euskal ordezkarien artean, 22 emakume eta 21 gizon izango dira, eta hamasei kirol modalitatetan lehiatuko dira:

1. Alain Kortabitarte (skatea)

2. Alex Aranburu (errepideko txirrindularitza)

3. Andy Criere (surfa)

4. Begoña Lazcano (ur lasaietako piraguismoa)

5. Beñat Turrientes (futbola)

6. Bibiane Schulze (futbola)

7. Dario Brizuela (saskibaloia)

8. Elene Lete (ordezkoa) (futbola)

9. Esther Briz (arrauna)

10. Gracia Alonso (3x3 saskibaloia)

11. Imanol Garciandia (eskubaloia)

12. Irene Paredes (futbola)

13. Janire Gonzalez-Etxabarri (surfa)

14. John Cabang (atletismoa-hesi lasterketa)

15. Jon Rahm (golfa)

16. José 'Chefo' Basterra (belar-hockeya)

17. Kauldi Odriozola (eskubaloia)

18. Lucía García (futbola)

19. Maialen Chourraut (ur bizietako piraguismoa)

20. Maitane Etxeberria (eskubaloia)

21. Majida Maayouf (atletismoa-maratoia)

22. Miren Lazkano (ur bizietako piraguismoa)

23. Nadia Erostarbe (surfa)

24. Naia Laso (skatea)

25. Oier Ibarretxe (boxeoa)

26. Oier Lazkano (errepideko txirrindularitza)

27. Oihane Hernández (futbola)

28. Pau Echaniz (ur bizietako piraguismoa)

29. Rafa Vilallonga (belar-hockeya)

30. Salma Solaun (gimnasia)

31. Tessy Ebosele (atletismoa-luzera jauzia)

32. Virginia Diaz (arrauna)

33. Xabier Lopez de Arostegi (saskibaloia)

34. Aimar Oroz (futbola)

35. Alberto Munarriz (ur-poloa)

36. Ariane Toro (judoa)

37. Asier Martinez (atletismoa-hesiak)

38. Carlota Ciganda (golfa)

39. Jon Pacheco (futbola)

40. Lysa Tchaptchet (eskubaloia)

41. Sergey Hernandez (ordezkoa) (eskubaloia)

42. Hortense Limouzin (3x3 saskibaloia)

43. Joan Duru (surfa)