Itxi

Beste kirolak

Golfa

Rahm parretik gora 2 kolpeko txartelarekin iritsiko da Britainia Handiko Irekiko azken jardunaldira

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Golf jokalariak birdie bakarra lortu du, 3. zuloan, eta bi bogey egin ditu, 2.ean eta 12.ean. Guztira 215 kolpeko (+2) txartela darama txapelketan.

  • Jon Rahm. Argazkia: EFE.

    Jon Rahm. Argazkia: EFE.

Jon Rahm bizkaitarrak Britainia Handiko Irekiaren 152. edizioko laugarren eta azken kanporaketari aurre egingo dio igande honetan, 72 kolpeko txartela (+1) sinatu ostean larunbat honetan.

Golf jokalariak birdie bakarra lortu du, 3. zuloan, eta bi bogey egin ditu, 2.ean eta 12.ean. Guztira 215 kolpeko txartela darama txapelketan, 2 kolpe parretik gora.

Barrikako jokalariaren ustez, "eguna zegoen bezala egonda, parraren azpitik, parrean edo parretik gora kolpe batekin bukatzeak erakusten du ez dela egun txarra izan".