Itxi

Beste kirolak

Golfa

Jon Rahmek erdizka erreakzionatu du bigarren egunean 70 kolpeko errondarekin (-1)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

'Barrikako Lehoia'k ostegunean hasi zuen txapelketa 73ko txartelarekin (+2), eta ostiral honetan 70 kolperekin (-1) hobetzea lortu du, guztira 143 kolpeko txartelarekin (+1).

  • Jon Rahm. Argazkia: EFE.

    Jon Rahm. Argazkia: EFE.

Jon Rahm bizkaitarra erdizka suspertu da ostiral honetan Britainia Handiko Irekiko bigarren kanporaketan, eta 70 kolpeko txartelarekin bukatu du Royal Troonen.

'Barrikako Lehoia'k ostegunean hasi zuen txapelketa 73ko txartelarekin (+2), eta ostiral honetan hobetzea lortu du 70 kolperekin (-1).

Eguna ez du ondo hasi, bogey batekin hirugarren zuloan. Baina, bost pare jarraian egin ondoren, bere eguneko lehen birdiea iritsi da, bederatzigarren zuloan.

Geroago, beste bi birdie kateatu ditu, 14.ean eta 15.ean, baina 16. zuloan egindako bogey desegoki batek erritmoa moteldu dio.

Bestalde, Shane Lowry irlandarrak, 2019ko txapelketako txapeldunak, lidergoa hartu du. 69 kolpeko txartela sinatu du (2 parearen azpitik) sailkapenaren lehen postuan jartzeko, guztirakoan -7ko emaitza lortuta.