Itxi

Beste kirolak

Eskubaloia

Benfica izango da Bera Beraren aurkaria European League txapelketan

EITB MEDIA

Joaneko partida urriaren 5eko asteburuan jokatuko dute, Portugalen; itzulikoa, berriz, Donostian, astebete geroago.

  • Bera Berako jokalarien irudia, Liga ospatzen

    Bera Berako jokalarien irudia, Liga ospatzen

Super Amara Bera Berak Benficaren kontra jokatuko du European League txapelketako QR2 kanporaketa, astearte goizean Vienan egindako zozketaren arabera. Joaneko norgehiagoka urriaren 5eko asteburuan jokatuko dute, Lisboan; itzulikoa, berriz, Donostian, astebete geroago, urriaren 12 eta 13ko asteburuan.

Fase horrretan aurrera eginez gero, Poloniako FunFloor Lublinen aurka jokatuko dute donostiarrek, QR3 kanporaketan: azaroaren 9-10eko asteburuan joanekoa eta 16-17koa, ordea, itzulikoa.