Itxi

Beste kirolak

Olinpiar Jokoak

Maitane Etxeberria, Lysa Tchaptchet, Odriozola, eta Garciandia Olinpiar Jokoetan izango dira, Espainiarekin

EITB MEDIA

Gainera, Sergey Hernandez ere joango da Parisera, ordezko bezala. Ambros Martin hautatzaileak deitutako jokalariek Irunen jokatuko dituzte hiru lagunarteko partida, Olinpiar Jokoak hasi aurretik.

  • Kauldi Odriozola, artxiboko irudian, Espainiako selekzioarekin. Argazkia: EFE.

    Kauldi Odriozola, artxiboko irudian, Espainiako selekzioarekin. Argazkia: EFE.

Super Amara Bera Berako Maitane Etxeberria hegaleko eskuina, Super Amara Bera Berako Lysa Tchaptchet pibotea, HBC Nanteseko Kauldi Odriozola hegaleko eskuina eta OTP Bank-PICK Szegedeko Imanol Garciandia alboko eskuina 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan izango dira, Espainiako selekzioarekin; halaber, SC Magdeburg taldeko Sergey Hernandez atezaina ere Parisera joango da, ordezko gisa, eta Espainiako taldean sartuko da Jordi Ribera hautatzaileak deitutako atezainetako baten batek arazo fisikoren bat izango balu.

Ambros Martin hautatzaileak aukeratutako jokalariak Irunen dabiltza; izan ere, Artalekun jokatuko dituzte, ondorengo egunetan, hiru lagunarteko neurketa, Olinpiar Jokoak hasi baino lehen (Angola eta, bi aldiz, Hego Korea izango dituzte aurkari, hilaren 10ean, 12an eta 14an). Hona hemen, osorik, hautatzaileak deitutako jokalarien zerrenda: Mercedes Castellanos, Nicole Wiggins, Darly Zoqbi, Carmen Campos, Silvia Arderius, Maria Prieto, Paula Arcos, Mireya Gonzalez, Lara Gonzalez, Danila So Delgado, Alexandrina C. Barbosa, Marta Lopez, Maitane Etxeberria, Jennifer Gutierrez, Soledad Lopez, Eli Cesareo, Kaba Gassama eta Lysa Tchaptchet.

Riberak deitutako jokalariei dagokienez, hauxe da zerrenda: Gonzalo Perez de Vargas, Rodrigo Corrales, Alex Dujshebaev, Ian Tarrafeta, Imanol Garciandia, Joan Cañellas, Agustin Casado, Daniel Dujshebaev, Aleix Gomez, Kauldi Odriozola, Miguel Sanchez-Migallon, Daniel Fernandez, Abel Serdio eta Javier Rodriguez. Sergey Hernandez, Jorge Maqueda eta Gedeon Guardiola ordezko gisa joango dira.