Beste kirolak
Atletismoa
Mahutxikhek altuera-jauziko munduko marka ezarri du, 2,10 metro saltatuta
EITB Media
Jaroslava Mahutxikh ukrainarrak historia egin du, 1097tik indarrean zegoen marka mitikoa hautsita. Zentimetro bat hobetu du Stefka Kostadinovaren errekorra.
-
Yaroslava Mahuchikhen artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Jaroslava Mahutxikh ukrainarrak historia egin du 37 urtez indarrean egon den emakumezkoen altura-jauziko munduko errekorra hobetuta. Uztailaren 7an Parisko Diamante Ligako proban ezarri du munduko marka berria, 2,10 metro saltatuta.
Egungo munduko txapeldunak zentimetro bat hobetu du Stefka Kostadinova bulgariarrak 1987tik zeukan 2,09 metroko errekorra.