Itxi

Beste kirolak

MOTO3

Xabi Zurutuza, hamaseigarren Moto3 kategoriako Alemaniako Sari Nagusian

AGENTZIAK | EITB Media

KTM taldeko euskal pilotuak 19. postuan amaitu du lasterketa eta David Alonso izan da azkarrena.

  • Motorrak Alemaniako Sari Nagusiko bihurgune batean.

    Motorrak Alemaniako Sari Nagusiko bihurgune batean. ARGAZKIA:EFE

Xabi Zurutuzak hamaseigarren postuan amaitu du Alemaniako Sari Nagusia, Munduko Txapelketako bederatzigarren hitzorduan. Legazpiko pilotuak Herbehereetako Sari Nagusian lortutako hemeretzigarren postua hobetu du.

David Alonso CFMoto taldeko pilotuak irabazi du, eta Taiyo Furusato (Honda) japoniarra eta Ivan Ortola espainiarra sailkatu dira horren jarraian.